Eskerrik asko guztioi!

Posted on Iruzkinik gabe

Aupa Sarkoreto!

13 urte pasatu dira lehen aldiz batu ginenetik eta agur esateko ordua heldu da. Ezingo ditugu erraz ahaztu urte guzti hauetan bizitakoak: emozioak, sentipenak, haserreak, ilusioak… eta batez ere, talde honen parte izateak gutako bakoitzari eman digun guztia. Umetatik elkarrekin egon garen lagun kuadrila bat gara. Horrek batu gintuen, eta gaur, horrela agurtzen gara. Harrotasunez.

Eskerrik asko 13 urte hauetan era batera edo bestera alboan egon zareten guztioi. Denbora ez da alperrik pasatu eta bizitako guztia gure barruan geratzen da, betirako.

Baina hemen ez da guztia amaitzen, orain atal honen azken orria idazteko momentua heldu da.

Besarkada handi bat! Segi su emoten!

Share this

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude