OINGOAN BAI!

Release date: 2006/03/30

Kriston resakiegaz, jokalari ta jarraitzaile guztiak bidean goaz / baten batek txala komunetik behera botata / ta orain… hobeto sentitzen da.

Badatoz, urten dabe zelaira / gorri-beltzez jantzita / Harmailetan, “Erriyonki”ren aldean, zalaparta ziur dala.

Errgoitxi aurrera!!!
futbolaren sukarra
Errigoitxi aurrera
papaparapa…

Lehenengo txistuegaz, barruek eta kanpoak berotzen hasiak gara / Oihuak epaile jauna presionatzekotan ta txamoak ostihotsaz txikitzera!

Bagoaz, zuzen etsaiaren bila atea zulatzera / Amaieran, zure garaipenak mozkortuko gaitu!

Aste guztian zehar lanean edo ikasten, zapatua heltzeko gogoz / Juerga usaia nabaria da gure artean, gaur ez da libratuko inor / Tren geltokiraino hurbildu gara denok eta, ia lekurik be ez dago / Bidai guztia barre-algara artean, hau jaia!!!

Hainbeste jende eta hainbeste geltoki, martxa honetan ez naiz iritsiko urruti.

Jada trenetik jaitsi gara kantu ta arrantzaz, txosnak non dauden bilatzen / “Brigada”ren musika entzun da albo batetik, ta bertara jo dugu zuzen. / Eztarria busti nahiean barrara korrika, kalimotxo ta kañak hartzen. / Baina norbaitek txundituta utzi gaitu, zeharo, zeharo!!!

Hortxe da, joan den asteko neska hura, a ze lilura! ta ze nolako irrifarra.
Ez naiz ausartu ez naiz berarengana joan, betiko kezkak bueltaka nire barruan.

Harremanak galduz doaz gazteon artean / kaleak be ixilduz egunak joatean / Zer esanik ez duten panpinak bezala, Hortik nonbaiten zehar galduta… Zehar galduta

Gazteok ezin gazte izan!
Gazteok itzalen menpean!
Gaiztoak!

Garai desberdinak dira, baina berdin darrai / Sasoia heldu da orain, ireki begiak! Kaleak berdez tintatu dira, denok batera alda dezagun herria!

Gaztetxe baten beharrak mugitu behar gaitu, Udalaren aurrean zergatik makurtu? Gu ere asko gara ta, adieraz dezagun behingoz, adieraz dezagun… Oihuka dezagun!

Gazteok ezin gazte izan!
Gazteok itzalen menpean!
Gaiztoak!

Hamasei urte ta gero, aukera berri bat, sspaldi izan zutena, berreskura nahian / Batu gaitezen guztiok orain, eta eraiki dezagun behingoz Gure Gaztetxea!!!

Lurrari bihotza erauzi diote, maletin batzuen alboan jartzeko mahai gainean

Zenbat balio du, gure “ongizateak”?
Ama saltzea al da semeon gizatasuna?

Mendiak, basoak eta ibaiak Ez dira nahikoa Makina hauen aurrean

STOP AHT-ARI
ABIADURA HANDIKO TXIKIZIOARI

Adiskide bat bazen orotan bihozbera, poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia, hitzen lihoa iruten bere barnean irauten oinazez ikasia

Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina,
Mendi-hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana…

Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik, gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela bertsorik sakonena, nehoiz esan ezin diren, estalitako egien oihurik bortitzena

ALBUM INFO

2006 hasieran Aulestiko ALTXATUNE estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua Iñigo eta Txortx Etxebarrietarekin.