SENTIMENDU GABE

Release date: 2010/07/31

Ongi etorriak lehiaketara / galtzaileek lekurik ez dutenera / Inork ezer galdetu gabe / umetatik erakutsi digute. Ondokoak baino hobeak izan behar garela / laguna zapaldu behar badugu ere…

Sentimendu gabe, zenbakiek soilik balio dute / Gizarte honen bihotza agerian utzi dute, geratu da.

Tokirik ez duen ohian hontan / zaila da bizitza ilunetan / gogorrenak egiten du aurrera / ahulenaz errazegi ahazten gara. Lehiakortasuna bizitza osoan / gugan sartuta dugu nortasunean…

Argi izpi bat ilunetan bezala / ur tanta basamortuan / munduko hitzlari handien egia bezala!

Eta gaur ilargiari begira aurpegi goibel berdinaz agertu da.

Malko izpiz argitu du dena / larru azala erabat humelduaz / Hitzik gabe, bide ilun honek nora garamatzan esan nahian bezala.

Tximeleta armiarma sarean / arrain bat baineran / preso dagoenaren askatasuna bezala!

Eta gaur hamaika galdera idatzita baina ez dut inon erantzunik aurkitzen / Gaur ere ilargiari begira aurpegi goibel berdinaz agertu da.

Eta gaur ulertu dut dena ispiluaren aurrean jartzean, ni nintzen begira zegoena, ilargia, nire aurpegiaren islada!

Beti datorrenari itxoiten / biharkoa hobea dela espekulatzen… baina hau heltzean / konturatzen zara / gaurkoan ere berandu zabiltzala!

Goza dezagun momentu hau / alde batera utziz presa eta estresak / Arnas dezagun haize gordin hau / biharkoa biharko utziz!

Beti iraganari begira / atzokoa hobea zela esaten… baina gogoratzean / konturatzen zara / ez dela berriz errepikatuko… beraz orain!

Ez dut zama hau nire gainean eraman nahi / gaurkoan zakarretara bota eta… Bizitza bakarra dugula gogoratu / momentu hau ez dela berriz errepikatuko!

Atsedenik ez da, sorgin ehiza hontan / ezberdin izatea garesti dagoen lekuan / gaur atzo bezala ateratzen dira / biktima erraz batzuk kondenatzera.

Ezer gabe, aukerarik gabe / zirkuko pailazo izendatu naute / Gidoi idatzia paper tximurtuan / koldar batzuek kontatua!

Helmuga gabeko bide zidorretik / arrastaka eraman naute… zergatik? Ez dut jarraitu nahi esklabu izaten / egin ez dudanagaitik errukitzen.

Bakea honela egiten dute eta bakean bizi nahi omen dute...

Gaur ere bonbardaketa jasan dugu gorputz atalik galdu gabe / informazioa irensten dugu batere mastikatu gabe.

Beste behin ere egia pintzel finez marraztu dabe / errealitatea makilatzeko gai benetako artistak daude.

Titular handiez estaltzen dituzte gure / bizitzak trajedun jaunen esanetara. Mende berriko armarik boteretsuena da / gure irudimena erahiltzen duena!

Bart topatu naiz itzaletan begirada lotsati / garai bateko ametsetan, bihar berandu zenean. Nostalgia erein du denborak, bizimodu makurren ketan / amets itoen arnasak amets berria puztu dezan.

Ikasi dugulako maitatzen sagar gazien dardaraz, arimak igurzteraino. Ikasi dugulako borrokatzen bihotzaren larrosa, bizia irri batekin eskaintzeraino.

Bizitzaren bidaia laburrean hiru zutabe, hiru aterpe / guraso, maitale eta lagunak, lehertu ezinezko loreak.

Berriro pasako nituzke neguko arratsalde hotz horiek lengo moduan / orain ez zaudela somatzen dut falta, egon zinenean ez nuen bezala.

Zenbat aldiz damutzen naizen gauzetaz, zenbat aldiz jakingo bazenu / bere garaian egin nituen gauzak ez ziren gauza berdinak izango.

Baina orain, zergatik negar egin, zertarako aldatzen saiatu / Ixilean gordeko dira sekretu handienak.

Jainko bakarraren izenean / gizarte dena “bide zuzenean” jarri nahian / beldurra jende aurrean banatuaz.

Gurutze bedeinkatua aurretik / lurralde berriak pekatuetatik salbatzera joan omen ziren, eta gaur oraindik doaz…

Aspalditik… / ipuin ta kondairaz izkutatuta / bezala!! Zabiltzate hainbat gezur ta gorpu artean. Txikiegi geratu zaizue zerua / jada!! Odolez Beteta baitago dena...

Kultura ezberdina edukitzeagaitik / hizkuntza satanikoan mintzatzeagaitik / hamaika pertsona sutan erretzen, ta ez da inor oroitzen…

Jainko izatera jolasten jainkoaren izenean! / Jainko izatera jolasten boterean gonapean!
Fedeaz izutu gaituzte...

Legedi arrotzen mailuak epaitzen gaituen artean / marraskiloak izango gara beraien oinpean / amildu den etorkizun antzu baten oroimena…

Eta hamaika urteren buruan, behingoz amestu nahi dut… Talde handi baten bultzada esperantzaz jantzi eta begirada altxata. Olatu berean eskutik, pausoan bihotza irauliz.

Kolpatuko dituzte gure haurrak eta zaharrak / torturatu gure gorputz gazteak ta zezen baten eskubide, berdinekin aldean aterako gar aplazara estreinekoz…

Egoera nahasia, egun gris haietan / loreak ximeltzen saiatu arren / ilusioak eusten gintuen!

Urrunera begiratzen dut ta ezta zaila zure irudia ikustea / zure hitzak entzuten ditut atzo bezala, hutsetik ateratzen!

Momentu zailetan aurpegi ona jartzea zaila dela badakigu Baina erakutsi diguzu, nahiz ta sufritu, garrantzitsua dela barre egitea!

Euri tanten kontra oihukatzen dut, hauekin batera ez itotzeko / Haizearen kontra oihukatzen dut, nire hitzak zugana heltzeko.

Besarkada hauek zuretzat, gela hotza epel mantentzeko / Barre algara hauek zuretzat, gela iluna kolorez jansteko, margozteko!

ALBUM INFO

Muxikako MUXIKON estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua, Iñigo Etxebarrietarekin.